Gure ingurruan atsemaiten ahal dituzuen aktibitateak
Egonaldi labur edo luze batentzat, Donapaleu eta bere eskualdeak proposatzen dizkizue aktibitateak familia guzientzat.
Pilota partida
Uda guzian, asteazken arratsalde guziz, Donapaleuko plazan (hoteletik 150 metrotan) pilota partidak ikusten ahalko dituzue. Aukera ezin hobea talo baten jateko.
Euskal dantzak
Ostegun gau eguzkitsuetan, gure ostatuko terrazatik euskal dantza ikusgarriak ikusteko aukera ukanen duzue. Bainan ez bakarrik, iniziatzea ere proposatua izanen zaizue.
Donapaleuko merkatua
Badu mendeak eta mendeak ostiral goiz guziz Donapaleuko merkatua egiten dela. Amikuze euskaldeko mozkinak erosteko parada ukanen duzue giro alai eta herrikoian. Gasna, ogia, zonbait gosoki, fruitu eta barazkiak, xerriki, jantzi, lore…denetarik atsemaiten ahal da. Eguberri garraian, abenduaren 26 an, zaldien feria egiten da Amikuzeko abere merkatu plazan.
Xiba jokoak
Hitz ordu nagusiak ditugu hauek : Uztaila bukuaeran xuri eta urdinez, herriko pestak ospatzen ahal dira. Ondotik, Agorrilaren 15 etik landa, igandez, xiba jokoen festival handi bat pasastzen da.
Kaputxinada
Lannes en Baretous, Landibarre eta ingurruko bazteretan urtxo ihizia egiten da. Ondotik, Donapaleuko erretzeko manera berezia « Kaputxinada » egiten dute ostalariek. Omiasaindu inguruan, Amikuzeko urtsoa dastatzeko aukera ona duzue !!!
Garruzeko feria
Euskal Herriko, Garruze herriko zaldiki eta behikien feria uztaila eta agorrilan.
Espartinaren besta
Horregatik, pesta egunean, plaza nagusian fabrikazio tailer bat instalatua da, nun ekoizpen prozesu guzia ikusten ahal duzuen. Tokiko mozkinak, dantza, kanta eta pilota partidak espartinaren eguna alaitzen dituzte.
Poteoa
Ostatuz ostatu egiten den tradizioa. Kantu bat emaiteko parada, arno baso eta pintxo bat jateko artean.
Donapaleuko igerilekua
Udan, egunero idekia den Donapaleuko igerilekua.